Hona OJA-REM enpresaren jarduera nagusiak:
OJA-REMek bulego tekniko bat du, diseinuaz arduratzen dena informatikak gure esku jartzen dituen baliabide modernoenak erabilita, eta badu, orobat, edozein proiektu aurrera ateratzeko beharrezkoa den makineriaz hornitutako tailer bat.
Erabiltzen dugun tresneria diseinatzea eta egitea abantaila handia da lehiatzeko orduan, eta areagotu egiten du gure bezeroen beharrizanei erantzuteko dugun ahalmena.
OJA-REMek hotzeko enbutizio, ebaketa eta estanpazio bidez lortutako metalezko piezak fabrikatzen ditu; izan ere, prentsa-parke moderno bat dugu horretarako.
OJA-REMek soldadura robotizatuko zelulen bidezko multzoak prestatzen ditu, erresistentziaren eta hariaren teknologiak erabilita. Edozein muntatze mekaniko egiten dugu, errematxatu bidez eta abar.
OJA-REMen edozein tratamenduren edo estalduraren azpikontratazioa ere kudeatzen dugu, bezeroari piezak akabera-maila handiagoarekin emateko.
Bezeroekiko aldibereko ingeniaritza egiten dugu, produktuak definitzeko eta prozesu lehiakorragoak lortzeko.

OJA-REM, S.L. · BOROA enpresa-parkea, 2C-3 lurzatia · 48340 Amorebieta-Etxano · Bizkaia · Espainia
Tel. 946 250 043 · Fax 946 255 858 · Posta elektronikoa: oja-rem@oja-rem.com