Harremanetarako

industrias Oja-rem

planta productiva de OjaremIndustrias OJA-REM S. L. pieza estanpatuak fabrikatu eta multzoak prestatzen dituen enpresa da, trokelak eta tresneria egiten dituena.

Tresneria egiteko teknologia integraturik edukitzeak, gure bezeroen eskaeren aurrean malgutasun handia izateak eta piezen akaberari dagokionez zerbitzu osoa emateak bereizten gaitu.

historia

Industrias OJA-REM 1965ean sortu zen Gernikan, mahai-tresnen sektorerako tresneria fabrikatzeko tailer espezializatu gisa. Sortu zenetik zentratu zen trokelgintzaren eta estanpazioaren sektorean, eta horri esker garatu ahal izan du berezko egikera bat.

1999an ISO 9002 ziurtagiria lortu zuen OJA-REMek, eta, halatan, merkatu zorrotzagoen eskakizunak asetzen hasi ahal izan zen.

2006n beste jauzi kualitatibo bat egin zuen, ISO/TS 16949 ziurtagiria lortzean, eta horrek automozioaren sektoreko enpresa handietara iristeko atea ireki zion.

2008ko irailaz geroztik ekoizpen-planta berri bat dauka Boroako industrialdean (Amorebieta-Bizkaia). Instalazio modernoak ditu han: 4.500 metro koadro eta prentsen arloko teknologia berriena. Horri esker, leku berean egin ditzake gure bezeroek eskatutako baldintzak betetzeko beharrezkoak diren fabrikazio-prozesu guztiak.

Etorkizuna

Gora egin nahi dugu metalezko produktuen eraldaketaren sektorean, merkatu zorrotzago bati erantzuteko orientazio teknologiko handiarekin eta balio erantsi handiagoarekin.



certificaciones de calidad de OJAREM

bezeroak

  • Automozioa
  • Energia-sektorea
  • Linea zuria
  • Sektore elektrikoa
  • Igogailuak

OJA-REM, S.L. · BOROA enpresa-parkea, 2C-3 lurzatia · 48340 Amorebieta-Etxano · Bizkaia · Espainia
Tel. 946 250 043 · Fax 946 255 858 · Posta elektronikoa: oja-rem@oja-rem.com