Ingurumenarekiko konpromisoa. OJA-REM ISO 14001 araua ezartzen hasiko da.
2008ko maiatza. ISO 14000 araua ingurumen-kudeaketako agiri multzo bat da. Behin ezarrita, gure enpresa-kudeaketaren arlo guztiengan izango du eragina ingurumen-erantzukizunari begira, eta ingurumenaren arloko aferak modu sistematiko batez jorratzen lagunduko digu, ingurumenarekiko jokaera nahiz etekin ekonomikoak lortzeko aukerak hobetze aldera. ISO 14000 arauak antolakuntzari eragiten dio; prozedura eta jarraibideetan oinarritutako estandar batzuk ematen ditu, enpresa batek ingurumen-kudeaketako sistema bat eraiki eta mantendu ahal izan dezan.
ISO 14000 arauak antolakuntzari eragiten dio; prozedura eta jarraibideetan oinarritutako estandar batzuk ematen ditu, enpresa batek ingurumen-kudeaketako sistema bat eraiki eta mantendu ahal izan dezan.
Halatan, bere jardueraren edozein ikuspegitatik begiratuta jasangarria izan nahi duen enpresa orok jakin behar du jarrera prebentibo bat izan behar duela etorkizunari begira, zeinari esker ikusiko baitu kontuan hartu beharko duela ingurumenaren aldagaia enpresa arloko erabakiak hartzean.
Enpresentzat: nazioarteko arauak onartzeak hornitzaileei aukera ematen die bere produktuen garapena kasuko sektoreen merkatuko datu askorekin egiaztatzeko; horrela, enpresak gero eta modu libreagoan eta eraginkortasunez lehiatu ahalko dira nonahiko merkatuetan.
Nazioarteko arauek ematen dituzte osasunaren, segurtasunari buruzko legediaren eta ingurumen-kalitatearen euskarri diren oinarri teknologikoak eta zientifikoak.
Know-how teknologikoaren iturri garrantzitsua dira orobat, esportazio-merkatuan jarriko diren zerbitzuek eta produktuek izan beharreko ezaugarriak definitzen dituztelako. Nazioarteko arauak, hortaz, erabaki zuzenak hartzeko oinarria dira, baliabideak zuzen inbertitzen baitira, eta ez alferrik galtzen.
Produktuak eta zerbitzuak nazioarteko arauekin bat baldin badatoz, bermatuta daude horien kalitatea, segurtasuna eta fidagarritasuna, eta hobetu egiten da oro har bizi-kalitatea, bermatu egiten delako erabilitako garraioa, makineria eta tresneria osasuntsuak eta seguruak direla.
Bizi garen planetarentzat: aireari, urari eta lurraren kalitateari nahiz gasen emisioari eta erradiazioari buruzko nazioarteko arauak daudenez, ingurumena zaintzeko ahaleginarekin bat egin dezakegu.
OJA-REMen instalazio berriak
2008ko maiatza. OJA-REMek Boroako industrialdean dituen instalazio berriei esker, denboraren nahiz kalitatearen aldetik zerbitzu hobea eman ahalko diegu bezeroei.
2008ko irailean, OJA-REMek Gernikatik Zornotzara eraman zituen bere instalazioak. Jauzi kualitatibo handia izan da gure enpresarentzat, eta gure bezeroekiko konpromisoa sendotzen du. Aldaketa horren bidez, gora egin nahi dugu metalezko produktuen eraldaketaren sektorean, merkatu zorrotzago bati erantzuteko orientazio teknologiko handiarekin eta balio erantsi handiagoarekin.
Gure jardueraren bolumena handitu nahi dugu, ondokoak oinarri: tresneriaren eraikuntza garatzea, teknologia robotizatuko prozesuak bilatzea eta gure makinen eta produktuen tamaina handitzea.

OJA-REM, S.L. · BOROA enpresa-parkea, 2C-3 lurzatia · 48340 Amorebieta-Etxano · Bizkaia · Espainia
Tel. 946 250 043 · Fax 946 255 858 · Posta elektronikoa: oja-rem@oja-rem.com